20 URTEZ AZPIKO 2012ko MUNDUKO XAKE TXAPELKETAK.

(2012ko abuztuaren 2tik 15era jokatua, Greziako Atenas hirian).

 

 

 

            Atenas Greziako hiriburua da. 655.780 biztanle ditu, 2011ko zentsoaren arabera. Bere ondoko udalerriak kontutan hartuta, hiru milioi eta 800.000 laguneko metropolia osatzen du. Kristo aurreko 7000. urtean du bere jatorria.

 

Izena Atena jainkosaren omenez du. Mendiz inguraturiko ordoki batean dago, Akropoliaren eta Likavitosko harkaitz-muinoen azpian zabaldurik. Greziako politika, ekonomia eta kulturaren gune nagusia da. Atenas inguruan dago Greziako industrialde nagusia. Europar Batasuneko bederatzigarren metropoli-barrutirik handiena da.

 

2012ko abuztuaren 2an hasi dira Txapelketak hiri honetan. Abuztuaren 15ean amaitu dira, 13. txanda (azkena) jokatu ondoren.

 

1992ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoek Txapelketa hauek jokatzerik izan dute. 90 minutu izan dituzte jokalariek 40 jokaldi egiteko eta 30 minutu gehiago partida osatzeko (gehi 30 segundo jokaldiko, hasieratik).

 

            Antolatzailea: Titania Hotela eta FIDE. Torneoko zuzendaria: Sotiris Logothetis Nazioarteko epailea.

 

 

 

20 URTEZ AZPIKO 51. MUNDUKO XAKE TXAPELKETA IREKIA.

 

 

 

            Parte hartzaileak: 130 (iaz baino 4 gehiago). Partidak: 13.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Alexander Ipatov (Turkia) (2.577) – 10 puntu (24’4 puntu gehiago eloan).

2)    Richard Rapport (Hungaria) (2.605) – 10 puntu (16’3 gehiago).

3)    Liren Ding (Txina) (2.695) – 9’5 puntu (1’2 gutxiago).

4)    Nils Grandelius (Suedia) (2.562) – 9’5 puntu (14’8 gehiago).

5)    Yangyi Yu (Txina) (2.635) – 9 puntu (5’3 gehiago).

6)    Samvel Ter-Sahakyan (Armenia) (2.567) – 9 puntu (13 gehiago).

7)    Yaroslav Zherebukh (Ukrania) (2.629) – 9 puntu (6’6 gutxiago).

8)    Aleksandar Indjic (Serbia) (2.481) – 9 puntu (13 gehiago).

9)    Niclas Huschenbeth (Alemania) (2.532) – 9 puntu (3’5 gehiago).

10) Eric Hansen (Kanada) (2.472) – 9 puntu (7’5 gehiago).

 

            ALEXANDAR IPATOV TURKIARRA TXAPELDUN, USTEKABEAN.

 

 

            Alexander Ipatov turkiarra 1993. urtean jaio zen; 19 urte inguru ditu. Maisu Handia da. 2011ko irailean 2.591 puntuz ibili zen. Txapelketa honi esker 2.600eko langa gaindituko du.

 

            Hamaikagarren txandan hartu zuen lidergoa, Aleksandar Indjic serbiarra garaitu eta gero.

 

            Azkeneko bi txandetan ez zen oso fin aritu, bietan berdindu baitzuen: 2.418ko Yi Wei txinatarrarekin eta 2.596ko Aleksandr Shimanov errusiarrarekin. Aurkariek, hala ere, ez ziren gai izan titulua kentzeko. Azkeneko txandan Liren Ding txinatarrak eta Richard Rapport hungariarrak berdindu egin zuten euren arteko partidan.

 

            Alexander Ipatov seigarren zerrendaburua zen. Zazpi garaipen eta sei berdinketekin nagusitu zen.

 

            PALMARESA.

 

            1951n, Coventry-n eta Birmingham-en (Ingalaterra), 1. edizioan: Borislav Ivkov (Serbia).

            1953an, Kopenhage-n (Danimarka), 2. edizioan: Oscar Panno (Argentina).

            1955ean, Antwerp-en (Belgika), 3. edizioan: Boris Spassky (Errusia, baina Frantziako nazionalitatekoa).

            1957an, Toronto-n (Kanada), 4. edizioan: William Lombardy (Estatu Batuak).

            1959an, Munchenstein-en (Suitza), 5. edizioan: Carlos Bielicki (Argentina).

            1961ean, Haga-n (Herbehereak), 6. edizioan: Bruno Parma (Eslovenia).

            1963an, Vmjacka Banja-n (Serbia), 7. edizioan: Florin Gheorghiu (Errumania).

            1965an, Bartzelona-n (Herrialde Katalanak), 8. edizioan: Bojan Kurajica (Eslovenia, baina Bosniako nazionalitatekoa).

            1967an, Jerusalem-en (Israel), 9. edizioan: Julio Kaplan (Puerto Rico).

            1969an, Stockholm-en (Suedia), 10. edizioan: Anatoli Karpov (Errusia).

            1971n, Atenas-en (Grezia), 11. edizioan: Werner Hug (Suitza).

            1973an, Teesside-n (Ingalaterra), 12. edizioan: Alexander Beliavsky (Ukrania, baina Esloveniako nazionalitatekoa).

            1974an, Manila-n (Filipinak), 13. edizioan: Anthony Miles (Ingalaterra).

            1975ean, Tjentiste-n (Bosnia-Herzegovina), 14. edizioan: Valery Chekhov (Errusia).

            1976an, Groningen-en (Herbehereak), 15. edizioan: Mark Diesen (Estatu Batuak).

            1977an, Innsbruck-en (Austria), 16. edizioan: Artur Yusupov (Errusia).

            1978an, Graz-en (Austria), 17. edizioan: Sergey Dolmatov (Errusia).

            1979an, Skien-en (Norvegia), 18. edizioan: Yasser Seirawan (Estatu Batuak).

            1980an, Dortmund-en (Alemania), 19. edizioan: Gari Kasparov (Azerbaijan, baina Errusiako nazionalitatekoa).

            1981ean, Mexiko Hiria-n (Mexiko), 20. edizioan: Ognjen Cvitan (Kroazia).

            1982an, Kopenhage-n (Danimarka), 21. edizioan: Andrei Sokolov (Errusia).

            1983an, Belfort-en (Frantzia), 22. edizioan: Kiril Georgiev (Bulgaria).

            1984an, Kiljava-n (Finlandia), 23. edizioan: Curt Hansen (Danimarka).

            1985ean, Sharjah-n (Arabiar Emirrerri Batuak), 24. edizioan: Maxim Dugly (Estatu Batuak).

            1986an, Gausdal-en (Norvegia), 25. edizioan: Walter Arencibia (Kuba).

            1987an, Baguio-n (Filipinak), 26. edizioan: Viswanathan Anand (India).

            1988an, Adelaide-n (Australia), 27. edizioan: Joel Lautier (Frantzia).

            1989an, Tunja-n (Kolombia), 28. edizioan: Vasil Spasov (Bulgaria).

            1990ean, Santiago-n (Txile), 29. edizioan: Ilya Gurevich (Estatu Batuak).

            1991n, Mamaja-n (Errumania), 30. edizioan: Vladimir Akopian (Armenia).

            1992an, Buenos Aires-en (Argentina), 31. edizioan: Pablo Zarnicki (Argentina).

            1993an, Kozhikode-n (India), 32. edizioan: Igor Miladinovic (Serbia).

            1994an, Caioba-n (Brasil), 33. edizioan: Helgi Gretarsson (Islandia).

            1995ean, Halle-n (Alemania), 34. edizioan: Roman Slovodjan (Alemania).

            1996an, Medellin-en (Kolombia), 35. edizioan: Emil Sutovsky (Israel).

            1997an, Zagan-en (Polonia), 36. edizioan: Tal Shaked (Estatu Batuak).

            1998an, Kozhikode-n (India), 37. edizioan: Darmen Sadvakasov (Kazakhstan).

            1999an, Yerevan-en (Armenia), 38. edizioan: Alexander Galkin (Errusia).

            2000n, Yerevan-en (Armenia), 39. edizioan: Lazaro Bruzon (Kuba).

            2001ean, Atenas-en (Grezia), 40. edizioan: Peter Acs (Hungaria).

            2002an, Goa-n (India), 41. edizioan: Levon Aronian (Armenia).

            2003an, Nakhchivan-en (Azerbaijan), 42. edizioan: Shakhriyar Mamediarov (Azerbaijan).

            2004an, Kochi-n (Japonia), 43. edizioan: Pentala Harikrishna (India).

            2005ean, Istanbul-en (Turkia), 44. edizioan: Shakhriyar Mamediarov (Azerbaijan).

            2006an, Yerevan-en (Armenia), 45. edizioan: Zaben Andriasian (Armenia).

            2007an, Yerevan-en (Armenia), 46. edizioan: Ahmed Adly (Egipto).

            2008an, Gaziantep-en (Turkia), 47. edizioan: Abhijeet Gupta (India).

            2009an, Puerto Madryn-en (Argentina), 48. edizioan: Maxime Vachier-Lagrave (Frantzia, Sestao Xake Taldekoa).

            2010ean, Chotowa Czarna-n (Polonia), 49. edizioan: Dmitry Andreikin (Errusia).

            2011n, Chennai-n (India), 50. edizioan: Dariusz Swiercz (Polonia).

2012an, Atenas-en (Grezia), 51. edizioan: Alexander Ipatov (Turkia).

 

 

 

20 URTEZ AZPIKO EMAKUMEZKOEN XXX. MUNDUKO XAKE TXAPELKETA.

 

 

 

            Parte hartzaileak: 66 (iaz baino 3 gutxiago). Partidak: 13.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Qi Guo (Txina) (2.358) – 9’5 puntu (31 puntu gehiago eloan).

2)    Nastassia Ziaziulkina (Bielorrusia) (2.342) – 9’5 puntu (33’8 gehiago).

3)    Anastasia Bodnaruk (Errusia) (2.414) – 9’5 puntu (7’3 gehiago).

4)    Aulia Medina Warda (Indonesia) (2.218) – 9’5 puntu (39 gehiago).

5)    Meri Arabidze (Georgia) (2.379) – 9 puntu (12’4 gehiago).

6)    Deysi Cori T. (Peru) (2.413) – 8’5 puntu (0’6 gutxiago).

7)    Irina Bulmaga (Errumania) (2.380) – 8’5 puntu (5’7 gehiago).

8)    Monica Sihite Chelsie (Indonesia) (2.162) – 8’5 puntu (41’8 gehiago).

9)    Jue Wang (Txina) (2.355) – 8’5 puntu (3’8 gutxiago).

10) Khayala Abdulla (Azerbaijan) (2.217) – 8’5 puntu (6’3 gehiago).

 

            QI GUO, 17 URTEREKIN TXAPELDUN.

 

 

 

Qi Guo 1995. urtean jaio zen; 17 urte inguru ditu. 2011ko uztailean 2.364 puntu eskuratu zituen FIDE eloan. Txapelketa honi esker aise gaindituko ditu. Zazpigarren zerrendaburua zen.

 

Deysi Cori Tello perutarra iazko txapeldunak ez du lortu 19 urterekin 18 urterekin lortu zuena. Seigarren postuan eta eloko 0’6 puntuko galerarekin amaitu du.

 

            Azkeneko txandan Qi Guok Abdulla Khayala azerbaijandarrekin berdindu du, sailkapenean zuen abantailarekin nahikoa zuena. Sei garaipen eta 7 berdinketa egin ditu txinatar gazte honek.

 

            PALMARESA.

 

            1982an, Kopenhage-n (Danimarka), 1. edizioan: Agniezska Brustman (Polonia).

            1983an, Belfort-en (Frantzia), 2. edizioan: Fliura Khasanova (Kazakhstan).

            1985ean, Sharjah-n (Arabiar Emirrerri Batuak), 3. edizioan: Ketevan Arakhamia (Georgia).

            1986an, Gausdal-en (Norvegia), 4. edizioan: Ildiko Madl (Hungaria).

            1987an, Baguio-n (Filipinak), 5. edizioan: Camilla Baginskaite (Lituania).

            1988an, Adelaide-n (Australia), 6. edizioan: Alisa Galliamova (Errusia).

            1989an, Tunja-n (Kolombia), 7. edizioan: Ketino Kachiani (Georgia, baina Alemaniako nazionalitatekoa).

            1990ean, Santiago-n (Txile), 8. edizioan: Ketino Kachiani (Georgia, baina Alemaniako nazionalitatekoa).

            1991n, Mamaja-n (Errumania), 9. edizioan: Natasa Bojkovic (Serbia).

            1992an, Buenos Aires-en (Argentina), 10. edizioan: Krystyna Dabrowska (Polonia).

            1993an, Kozhikode-n (India), 11. edizioan: Nino Khurtsidze (Georgia).

            1994an, Caioba-n (Brasil), 12. edizioan: Zhu Chen (Txina).

            1995ean, Halle-n (Alemania), 13. edizioan: Nino Khurtsidze (Georgia).

            1996an, Medellin-en (Kolombia), 14. edizioan: Zhu Chen (Txina).

            1997an, Zagan-en (Polonia), 15. edizioan: Harriet Hunt (Ingalaterra).

            1998an, Kozhikode-n (India), 16. edizioan: Hoang Thanh Trang (Vietnam).

            1999an, Yerevan-en (Armenia), 17. edizioan: Maria Kouvatsou (Grezia).

            2000n, Yerevan-en (Armenia), 18. edizioan: Xu Yuanyuan (Txina).

            2001ean, Atenas-en (Grezia), 19. edizioan: Humpy Koneru (India).

            2002an, Goa-n (India), 20. edizioan: Xue Zhao (Txina).

            2003an, Nakhchivan-en (Azerbaijan), 21. edizioan: Nana Dzagnidze (Georgia).

            2004an, Kochi-n (Japonia), 22. edizioan: Ekaterina Korbut (Errusia).

            2005ean, Istanbul-en (Turkia), 23. edizioan: Elisabeth Patz (Alemania).

            2006an, Yerevan-en (Armenia), 24. edizioan: Sheng Yang (Txina).

            2007an, Yerevan-en (Armenia), 25. edizioan: Vera Nebolsina (Errusia).

            2008an, Gaziantep-en (Turkia), 26. edizioan: Dronavilli Harika (India).

            2009an, Puerto Madryn-en (Argentina), 27. edizioan: Swaminathan Soumya (India).

            2010ean, Chotowa Czarna-n (Polonia), 28. edizioan: Anna Muzychuk (Eslovenia).

            2011n, Chennai-n (India), 29. edizioan: Deysi Cori Tello (Peru).

            2012an, Atenas-en-n (Grezia), 30. edizioan: Qi Guo (Txina).

 

                2012-08-15.

 

                Iturria: FIDEren webgunea.